NIRE BIHOTZA
XXXII. Maddalen sariak 4. MAILA Poesia Izengoitia:Haize Nire bihotza, beldurrez, minez, kezkarekin. Nire bihotza malkoz beteta dago, zaratarekin, korapilo batekin, beldurrarekin. Gehienetan negarrez dago, tontakeriengatik, baita beste gauza batzuengatik, gutxietan pozik dago, faltan botatzen du. Duela hilabete batzuk hona, triste dago, animorik gabe. Baina egunero saiatzen da hobeto egoten, alaiago. Faltan botatzen ditut bere hitzak, nire bihotzean. Bere azala, nire azalarekin, elkartzen zenean. Gure begiradak, guztia. Azkenik ikusi nuenean, gure begiradak elkartu ziren. Agurtzeko momentuan, gure eskuak, bat egin zuten. Orain joan da, bakarrik utzi dit, nire bihotza, ilun, malkoz betea, beldurrez, minez. Gaur egun sare sozialak edo beste plataforma batzuk asko erabiltzen dira, egia esanda denbora-pasa bat bihurtu dira. Nork nez du aplikazioren bat bere mugikorrean?
Munduko zientzialari jakintsuenak diotenez, duela 5 urtetik hona, pertsona gehienak ezagutzen dira sare sozialen bidez. Ez da pena bat? Nire ustez, denbora guztian pantaila baten aurrean egotea ez da oso egokia, batetik hasten zara kalera gutxiago ateratzen eta zure bizitzako gauzak eta ohiturak ez egiten. Gainera, arriskuan jartzen zara askotan, inork ez dakigulako benetan nor dagoen pantaila horren atzean. Gainera, eralbiltzen badituzu mantemintzeko aplikazioak, askoz okerrago. Gehienetan, mantemintzen garen pertsonengan konfiantza izugarria dugu, baina ez baduzu ezagutzen nola manteminduko zara? Benetan ez dakizu norekin zauden hitz egiten eta arriskuan jartzen dugu geure burua. Aurreko guztia laburbilduz, ez dut uste modu egokienetako bat dela pertsonak ezagutzea mugikor baten bitartez, nire ustez kalera gehiago atera behar gara eta pertsonak aurrez-aurre ezagutu. |
HAIZEA SANCHEZHaz clic aquí para editar. |